|
NABARTENEA, gaur egungo Irungo EAJ-PNVko egoitza 1993tik, urte horretan Ybarra familiari erosi bait zitzaion, XVIII mendeko urteko eraikuntza bat da.
Kale Nagusiko 11. zenbakian kokaturik, 120 m2 solairuko, 5 solairu ezberdinetan banatzen da: behe solairuan (taberna eta elkarte gastronomikoa), lehen solairua (bulegoak eta Batzar Aretoa), bigarren solairua (Liburutegia eta Nabartenea Abesbatzaren egoitza), hirugarren eta laugarren solairua (etxebizitzak) eta ganbara (Irungo EGIko egoitza).
Gaur egungo Batzokiaren inaugurazioa 1993ko maiatzaren 16ean izan zen, besteak beste, Xabier Arzalluz, EBBko Presidentea, bertan zegoelarik.
|
|