Irungo EAJ
«Mugikortasun Mahaia deitzea onuragarria iruditu zitzaigun eta atzoko bilerari buruz egiten dugun balorazioa ona da» adierazi du bozeramaile jeltzaleak. «Guk gure oinarrizko proposamena eraman genuen, besteek egin zezaketen ekarpenei zabaldua. Zerbait esateko zuten taldeek esaten zutena entzun genuen, ideiak hartu genituen eta orain aztertu eta gure oinarrizko proposamena aberastua aurkeztuko dugu» jarraitu du.
Gobernuak aurkeztutako autobus lineen proposamena aztertu ondoren, L-3 linean (Olaberria – Erdigunea – Arbes – Artia) gabezia batzuk daudela ikusi dugu intermodalitateari dagokionean, eta hau oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu benetan autobusen arteko lotura bultzatu nahi badugu. Horretaz gain, aipatutako linea sinplifikatu eta bere ibilbidea murriztu dugu, eskaintzen duen estaldura galdu gabe.
Bestalde, gure proposamenarekin Dunboako anbulatoriora eta ospitalera iristeko aukerak areagotu egiten dira. Ondorioz, L-3 linearen eraginkortasuna eta arrazionaltasuna handitu egiten da.
L-2 lineari dagokionez (Ventas – Gipuzkoa etorbidea), autobusa Belasko Enea auzoan sartzeko proposamena egiten dugu hirigunetik Ventaserako norabidean. Aldaketa honekin egungo zerbitzuaren estaldura zabaltzen da kostu onargarri batekin.
► L-3 linean (Olaberria – Erdigunea – Arbes – Artia) ondorengo aldaketak proposatu ditu EAJ-PNV Udal Taldeak:
1go aldaketa:
Olaberriatik Irungo erdigunerako ibilbidean, Urdanibia plazara joateko Dolores Salis bide berria hartu beharrean, autobusa Vega de Eguzkizatik joan dadin proposatzen du EAJ-PNVk.
2. aldaketa:
Artiatik erdigunerako ibilbidean, Alzukaitz – Santa Elena – Eguzkitzaldea – Prudencia Arbide bidea egin beharrean, Juan Wollmer biribilgunean autobusak Ricardo Alberdi kalea – Nafarroa etorbidea – Leon Iruretagoiena eta San Juan plaza hartzea proposatzen du EAJ-PNVk.
Abantailak:
Aldaketa honekin L-3 mikrobusa Artian hartzen duten erabiltzaileek zuzenean Dunboako anbulatoriora joateko aukera izango dute edo L-1 lineara aldatu daitezke ospitalera joateko.
Irizpeneko proposamenean Olaberria-Larreaunditik erdigunera datozen bizilagunek bakarrik dute L-1 lineara aldatzeko aukera. Aldaketa horrekin, Olaberria-Larreaundiko bizilagunek auzorako itzuleran ere lineaz aldatzeko aukera izango dute Nafarroa etorbideko autobus geltokietan.
Oharrak: Proposamen horrekin Leon Iruretagoiena kalea zabaldu beharko litzateke 30 minuturo mikrobusa pasa ahal izateko. 150 metro inguruko distantzia da, non abiadura 15-20km/h-ra murriztu beharko litzatekeen. Leon Iruretagoiena kalea mikrobusarentzat bakarrik zabaltzea izango litzateke proposamena, gainerako ibilgailuentzat itxita mantenduz.
Proposatutako aldaketekin, L-3 linea 175 metrotan murriztuko litzateke: Olaberriarako norabidean 50 metro gutxiagoko ibilbidea egin beharko luke, eta Artiarako norabidean, berriz, 125 metro gutxiago. Horrela, urtean 7.000€ inguru aurrezteko aukera egongo litzateke.
► L-2 lineari (Ventas – Gipuzkoa etorbidea) dagokionean, ondorengo aldaketa proposatzen du EAJ-PNVk:
Kolon pasealekutik Ventaserako ibilbidean, autobusa Aduana kaletik eta Alhondiga kalean barrena, Belasko Enean sartzea. Arturo Campion-en eta Lavanderas-en geltokiak jarrita, Arretxeko gainera iritsiko litzateke autobusa Ventaserako norabidean; kostua 7.000€ inguru handituko litzateke urtero.
Abantailak:
Aldaketa horrekin, erabiltzaileek L-2 linea hartu dezakete Belasko Eneara itzultzeko eta horrela, Elizatxo etorbidetik auzora dauden 300 metroak oinez egitea ekidingo dute. Erdigunera joaterakoan edo itzuleran autobusa Belasko Enean sartzea aukeratu beharko balitz, itzulerako ibilbidean sartzea lehenetsiko genuke, izan ere, erdigunean erosketak egin ondoren, erabiltzaileak pisuarekin itzul daitezke.
Oharrak:
Alhondiga kalea zabaldu beharko litzateke autobusa pasa ahal izateko. Proposamen honekin, L-2 lineak 150 metro gehiago egingo lituzke Ventaserako norabidean.
► Meaka - hirigunerako eskaripeko garraio-linean ondorengo aldaketa proposatzen du EAJ-PNVk:
Ibarlako geltokiaz gain, eskaripeko garraio-linea Olaraino iristea proposatzen dugu, pixka bat gehiago ordainduta. Lurraldebus txartela beharrezkoa ez izatea ere eskatzen dugu. Alderdi Popularrak diruarekin ordaintzeko eta erregistro baten bitartez bidaia jasota uztearen ideia ontzat ematen dugu.
► LURRALDEBUS: Irun erdigunearen eta Txingudi Merkatal Zentruaren eta Araso industriagunearen arteko lotura falta.
Udal Gobernuak, jada, eskaera egin dio Aldundiari E-22 linea birformulatu dezan eta autobusa erdigunetik pasa dadin, hiriak Araso eremuarekin eta Txingudi merkatal gunearekin loturarik gal ez dezan. Zalantzarik gabe, planteamendu honekin bat egiten dugu baina eskaera Udal Gobernuak berak egin beharko lukeela pentsatzen dugu Aldundiaren proposamena ezagutu bezain laster. Berandu ez izatea espero dugu.
ONDORIOAK:
EAJ-PNVk egiten dituen ekarpenak oinarrizko proposamenak dira eta, era berean, beste proposamenetara zabalik dago garraio publikoa hiri-eredurako estrategikoa eta suspertu egin behar denaren ikuspuntutik. Nahiz eta EAJ-PNVren proposamenak irizpenean aurreikusitako 155.000€-ak mantentzen dituen, ez ditugu beste hobekuntza batzuk baztertzen, aurreztearen irizpidea kontuan izanik betiere, nahiz eta kopuru hau 155.000€ baino txikiagoa izan.
Azkenik, argi duguna zera da: hartzen den azken erabakiak gehiengo politikoaren babesa izan beharko duela.
«Atzoko Udalbatzan, gure taldeak Aldundiko ordezkariekin Bozeramaile Batzorde bat egitea eskatu zuenean, ez zen gobernuak jada esan diguna berriz errepikatzeko izan, bere hitzez fidatuko ez bagina bezala. EAJ-PNVk nahi duena da, hain zuzen ere, gobernuak eman ez duen informazio hori guztia, bai beraiek ere ez dutelako –kasu horretan, arduragatik ezagutu beharko lukete–, bai helarazi nahi izan ez digutelako –larria izango litzatekeena–, ezagutu» adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak. Ez dugu alkatearen azken adierazpenen asmoa epaituko, baina guk eskatu genuen Bozeramaile Batzordearen helburua argituko dugu».
«Gobernuak egiten duen proposamenarekin kostuak mantentzearen helburua betetzen da. Hala ere, ezin da autobus lineen zerbitzuaren hobekuntza bere osotasunean baieztatu, ez baitugu ezagutzen nola geldituko diren azkenean Ekialdebuseko lineak. Horietan aurreikusten diren aldaketak ezagutzea ezinbestekoa da Irungo autobus zerbitzua, bere eskaintza orokorrean, nola geratuko den jakiteko» adierazi zuen bozeramaile jeltzaleak.
Euskadiko hiru Kutxek Kutxabanken Administrazio Kontseilua 15 kiderekin osatzea erabaki zuten joan den abenduaren 30ean. Onartutako arauak beteaz, Kutxabank abiaraztea zen egin beharrekoa; haren zuzendaritza eta erabakiak hartu beharko zituen kontseilua ahalik eta adostasunik zabalenaz izendatzea izan zen xedea. Eta oinarria sendo kontserbatzeko asmoaz hastea, alegia, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko Bankuen artean, kaudimen eta efizientzia mailarik gorenetakoa mantentzea.
El proceso de normalización política y la consecución de la paz se convirtió en uno de los ejes básicos de la intervención de Iñigo Urkullu que, cumplidas las previsiones, renovó ayer, por unanimidad, su cargo como presidente del EBB del PNV en la asamblea general de este partido celebrado en el BEC de Barakaldo. No en vano, el PNV, con su presidente a la cabeza, ha apostado por conseguir el final de la violencia. Por eso, entre los retos con los que Urkullu encara su segundo mandato al frente del Euzkadi Buru Batzar se encuentra consolidar la paz y edificar la convivencia.
Cauce central, clave de bóveda, piedra angular... son algunas de las expresiones que utiliza el PNV para reivindicar su papel central en el futuro de Euskadi, un futuro que los jeltzales no conciben fuera del Gobierno Vasco. Fue Iñigo Urkullu, en su proclamación ayer como presidente del EBB, quien prometió a los suyos que el partido volverá a ser el que era, que recuperará el liderazgo institucional perdido y que conformará, en el plazo de un año, un «gobierno vasco de verdad».
Irungo EAJ-PNV Udal Taldeak kiroldegien gaiarekin amaituko du urtea. Abonatuek txartel bakar batekin bi kiroldegiak, trinketea eta Artalekuko frontoia, squasheko pistak eta Plaiaundiko instalazioak erabiltzeko aukera izango dutela adierazi dute. Hala ere, beraien ustez, ‹‹argitu beharreko puntu ugari daude››.
Bukatzear dugun 2011 urte honetan gogor erasotzen ari den krisian murgilduta jarraitu dugu, gure etxeko ekonomian, negozioetan, baita ekonomia publikoan ere. Langabeziak, enplegu-kolokatasunak, pobreziak… Irungo gizartearen zati garrantzitsu batean eragina du, %15eko langabezia tasarekin; Gipuzkoa osoko altuena.
‹‹San Juango aparkalekua zabaltzeko erabakia, nahiz eta gainazaleko urbanizazio lanak oraindik amaitu ez diren, merkataritza babesteko asmoz hartu zen eta Eguberrietan eta urtarrilean izango zuen eragina›› gogoratu du Xabier Iridoyk.
Esperantza eta ilusio handiko garaiei ateak zabaldu dizkie amaitzear dugun urte honek. Errespetuan eta elkarren arteko onarpenean oinarritutako bizikidetzak emango digu bakea eraikitzeko aukera.
Irungo EAJ-PNV Udal Taldearen izenean, ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
Iparralde-Gal eremuko eta bere inguruko hiri-garapenari buruzko eztabaida aspalditik datorrela adierazi du EAJ-PNV Udal Taldeak; hau ez da Udalbatzara gai hau eramaten den lehenengo aldia. Urte hauetan guztietan zerbait eztabaidatua eta inoiz guztiz argitu gabea izan bada, hori, hain zuzen ere, proiektu honen bideragarritasun ekonomikoa izan da.
1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatu zuten egun hartatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gainera, gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna ere bada.
EAJ-PNV Udal Taldeak, prentsa ohar baten bitartez, bere harridura jakinarazi du joan den asteleheneko Hirigintza Batzordean, ezustean, Eyssa enpresari beste urte baterako kontratua luzatu izanaren berri izan zuelako. ‹‹Orain arte, bozeramaile guztiok TAOko langileen eta Eyssa enpresaren arteko gatazkaren inguruko informazioa jaso dugu alkateak berak deitutako hainbat Bozeramaileen Batzordeetan›› adierazi du Iridoyk. ‹‹Badirudi, oraingo honetan alkateari gai hau ez zaiola garrantzia handikoa iruditu gainerako bozeramaileoi erabakia jakinarazteko. Gure harridura joan den astelehenean iritsi zen ezustean, urriaren 13an Santano jaunak Eyssa enpresaren alde luzapena sinatu zuela jakin genuenean. Benetan, baztertuak sentitu gara erabaki honen aurrean›› deitoratu du bozeramaile jeltzaleak.
"Teníamos que haber empezado a construir un futuro de progreso, paz y libertad para Euskadi hace 34 años, pero nos dejaron solos en esta labor. Y a pesar de todo, lo hemos hecho". Así lo defendió ayer el presidente del Euzkadi Buru Batzar del PNV, Iñigo Urkullu, quien se mostró "orgulloso" de lo que su formación ha logrado para Euskadi a lo largo de las últimas décadas, y reprochó a la izquierda abertzale que, en 1977, optase por la estrategia política-militar frente a la apuesta jeltzale, únicamente por las vías políticas.
Gaur goizean, Irungo Jenaro Etxeandiako aparkalekuan egindako adierazpenetan, orain bukatzen den legealdian gure diputatuek Euskadiren eta Irunen interesak defenditu dituztela baieztatu du Xabier Iridoy Irungo Udaletxeko bozeramaile jeltzaleak.
Segurantza Sozialarekin hitzarmen bat sinatzea lortu dutela gogorarazi du, 1992 urte arte aduana agentzietako langileak izan zirenek beren erretiro pentsioa kobratu ahal izateko. ‹‹Irundar asko dira hitzarmen honen ondorioz pentsioa jasoko dutenak›› adierazi du Iridoyk.
‹‹Gainera, gure Madrilgo diputatuek ia 2 milioi euro ekarri dituzte eskualdera etorkizunean izango den Zubietako parke teknologikoan inbertitzeko. Irunen, Gipuzkoako langabezia tasa altuena dagoen hirian, lehentasuna da lan merkatua suspertzea eta lanpostuak sortzea›› jarraitu du.
‹‹Hasiko dugun legealdi berrian, Arantxa Tapiak eta gure taldeak Madrilen lanean jarraituko dute Euskadiko eta Irungo interesak defenditzen›› amaitu du EAJ-PNVko Irungo bozeramaileak.
Era berean mintzatu da Arantxa Tapia. Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak esan duenez, ‹‹krisialditik irtetzeko ezinbestekoa da enplegua sortzea. Irun da Gipuzkoan langabezi tasa altuenetarikoa duen herria. Horri aurre egiteko honakoa egin nahi dugu: garraioen sektoreari bultzada eman eta kalitatezko enplegua berrikuntza eta teknologia arloan sortu››. Honenbestez, Tapiak azpimarratu duenez, ‹‹aurreko legealdian Zubietako eremuan teknologia parkea garatzeko dirua lortu genuen, eta datorren legealdian teknologia parkea egia izateko lan egiten jarraituko dugu››.
Bestalde, Tapiak adierazi duenez, ‹‹Europa eta Iberiar penintsularen artean bi lotura daude, eta Irun horietako bat da. Horregatik, Irun salgai zein bidaiarien ardatz atlantikoaren gune garrantzitsua izatea nahi dugu››. Ildo beretik, Diputatuen Kongresurako hautagaiak segidakoa gogoratu du: ‹‹Ez PPren ezta ere PSOEren lehentasunen artean, ez da egon AHTa Euskadira iristea, eta, are gutxiago, AHTa Irundik igaro eta Europarekin lotura izatea. EAJ-PNV izan zen Europarekin lotura Irunetik martxan jarri zuena››.
Halaber, Arantxa Tapiak zehaztu duenez, ‹‹behin AHTa eraikitzen hasi zenean, beste oztopo baten aurrean aurkitu ginen, hain zuzen honakoa: Estatu espainiarrak ardatz mediterraneoari garrantzi handiagoa eman zion. EAJ-PNVk, ordea, ez zegoen horrekin ados, eta Irunek Europarekin lotura izan behar duela aldarrikatzen jarraitu genuen; izan ere, ez genuen aisialdirako uharte batean bihurtu nahi. Orain, Bruselak arrazoia eman digu, eta ardatz atlantikoa mediterraneoa bezain garrantzitsua dela esan du; beraz, garatzea baino ez zaigu geratzen, eta horren alde lan egiten jarraituko dugu››.
Jose Corchon jeltzaleen batzarkide bidasotarrak esan duenez, “Aduana arratsaldeetan eta larunbat goizetan ez irekitzeak Bidasoako eskualdearen ekonomiari kalte egiten dio”.
Lakua hotelean burutu den azaroaren 20ko Hauteskunde Orokorren konpainiaren hasiera ekitaldian, Bizkaiko hautagaitzaren EAJren zerrenda-buruak adierazi duenez “1918. urtean hasi zen Euzko Alderdi Jeltzalea Madrileko Gorteetan bidea egiten. Ia mende bat pasa da. Orduan eta gaur helburu bera dugu: -Euskadiren alde- egitea. Euskadiren defentsan aritzea. Gure Herria aurrera ateratzea. Bide zuzena eta gardena izan da gurea. Batzuk irizpiderik gabeko ibilbidean galdu dira. Beste batzuk hemendik joan eta han gelditu dira. Gu beti han eta beti hemen. Lana han, etekina hemen. Euskadiren alde, han eta hemen”.
Urriaren 26ko ohiko Udalbatzan, PSE Udal Taldeak Irungo Udal Egoitzak eragiten duen defizitari irtenbidea bilatzeko asmoz aurkeztutako mozioaren aurrean, EAJ-PNVk Gipuzkoako lurraldeko Udal Egoitzen kudeaketa konpetentzialaren inguruan ondorengo mozio alternatiboa aurkeztu zuen:
El Partido Nacionalista Vasco quiere compartir con toda la sociedad vasca este momento de alegría individual y colectiva. La sociedad vasca está contenta y orgullosa, porque entre todos hemos logrado superar el terrorismo. Porque la democracia se ha impuesto por fin a la violencia. En el recuerdo lo primero las víctimas. Y los amenazados, perseguidos, chantajeados.