XABIER IRIDOY OLAIZOLA
Irunen jaio zen 1961eko urtarrilean. 50 urte ditu eta euskalduna da. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu. Alderdikidea da, 1994. urtean afiliatu zen EAJ-PNVn. Urte batzuetan Irungo Batzokiko Uri Buru Batzarreko kide ere izan da. 2011ko urtarrila arte Irungo La Salleko zuzendari izan da (Irungo La Salle eta La Salle San Marcial-en bat-egitearen ondoren).
1984an informatikako irakasle bezala hasi zuen bere jarduera Irungo La Salle Lanbide Eskolan.
1996-2003 urte bitartean Irungo La Salleko Prestakuntza Ez Arautuko arduraduna izan zen, Langaiko koordinatzailea, eta Lanbide guneetako Formazioaren arduraduna Irungo La Sallen.
1999an Irungo La Salleko Zuzendaritza Taldean sartu zen eta 2003an zuzendari izendatu zuten.
Irungo La Salle eta La Salle San Marcial-en bat-egite juridikoaren ondoren, Irungo La Salle heziketa zentru handiko Zuzendaritza Orokorraren ardura hartu zuen bere gain.
IKASSOFT heziketa software-aren garapenerako eta zerbitzu informatikoetako mikroenpresako sortzaile eta bazkide da (1988-1993 urteetan).
1997-1999 bitartean Foro Irun XXI kultur elkarteko lehendakaria izan zen.
Irungo La Sallen egindako lanari esker, Bidasoa Behea eskualdeko errealitate enpresarialaren inguruan esperientzia zabala eskuratu du, enpresekin elkarlan estuan ibiliz eta prestakuntza eta enplegu saileko Bidasoa Bizirik Garapen Agentziako eta Irungo Udaleko teknikari desberdinekin lan eginez.
Kudeaketa gaietan prestakuntza eta esperientzia du, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Agentziako kanpo-ebaluatzailea izanik.
INNOBASQUEko Ekimen Aurreratua saileko kide ere bada.
JOSE ENRIQUE CORCHON ALVAREZ
Paraguay-n jaio zen duela 40 urte, baina umetatik Irunen bizi da. Ezkondua dago eta 2 seme ditu.
UPV-EHUn Ekonomia Zientziak eta Enpresagintzan lizentziatu zen, finantza espezialitatean.
1997an DHL EXPRESS IBERIAn (lehengo Transportes Gipuzkoana) hasi zen lanean eta finantza departamentuko hainbat karguetatik igaro ondoren, gaur egun enpresako Kontsolidazio eta Reporting arduradun lanetan dihardu.
Txingudi Ikastolako Goi Batzordeko kide eta Guraso Elkarteko diruzaina da, baita Irungo Uri Buru Batzarreko kidea ere. Bere zaletasunen artean, aukera duen guztietan mendiko txirrindan ibiltzen da, zinea atsegin du eta bere seme eta honen lagunekin Real Union ikustera joaten da Gal-era.
ANA GAYOSO ARTETXE
Irunen jaio zen eta 53 urte ditu. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu. Administrari laguntzailea da. 15 urtez baino gehiagoz Gurutze Gorriko bertako teknikari ofiziala izan da eta baita praktiken koordinatzailea ere. Gizarte arazoek kontzientziatuta eta arduratuta, 20 urtez Gipuzkoako Gurutze Gorrian gizarte/osasen arloan bolondres moduan ibili da lan desberdinak eginez: toxikomanoei laguntzen, ezintasuna duten pertsonentzako kirola sustatzen eta Elikagaien Funtseko administrazioan.
Gustu kontrajarri eta anitzeko pertsona da: opera on bat atsegin du baina baita rocka ere, Erlaitz, San Martzial eta Jaizkibelgo kaletan barrena paseatzea, eta norabide zehatzik gabeko bidaiak gustatzen zaizkio. Berriki amona izan da era bi biloba ditu. Beraietaz gozatzera eskaintzen du ahal duen denbora guztia.
ENRIQUE AIZPIOLEA IGIŅIZ (IND.)
Irungo Meaka auzoan jaio zen duela 47 urte eta gaur egun han bizi da. Ezkondua dago eta bi seme ditu. Elektrizista da eta 21 urte zituenetik Recondo fabrikan dabil lanean, gaur egun, Brioche Pasquier Recondon.
20 urte baina gehiago daramatza Meakako Auzo Elkartean lanean eta duela 10 urtetik bertako lehendakaria da. Egun, Oiasso 2000 Auzo Elkarteen Federazioko lehendakari ordea da.
Geratzen zaion denbora librea elkarteari eskaintzen dio, eta bere bi zaletasunei, automobilismoari eta mendiari, denbora gehiago eskaintzea gustatuko litzaioke.
JOSUNE GOMEZ SARASOLA
Errenterian jaioa. Ezkondua dago eta 3 seme-alaba ditu.
Irakasle Eskolan diplomatua da eta Pedagogian lizentziatua UPV-EHUn. Hainbat ikastetxetan lan egin du eta gaur egun Irungo Eguzkitza Eskola Publikoko irakaslea da. Txingudi Ikastolako Guraso Eskolan parte hartzen du.
18 urterekin Errenteriako EGIn afiliatu zen. Bere zaletasunetan oso aktibo jardun du, eta Ereintza Dantza Taldeko eta Gure Ametsa Abesbatzako kide izan da. Bere denbora librea familiarekin eta lagunekin partekatzen du baina baita irakurketan eta kirolean, batez ere, korrikan. Zinera joatea eta bidaiatzea gustatzen zaio.
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS