Nabartenea Liburutegia, gaur egun Xabier Olaizola buru duen Uri Buru Batzarrak 2005ko otsailaren 5ean onartuta eta erreforma sakon baten ondoren, Xabier Arzalluzek, EBBko Presidente ohiak, 2005ko martxoaren 4ean inauguratu zuen.
Liburutegia, Batzokiko 2. solairuan dago eta bertara igogailuz igo daiteke. Liburutegia 2.000 liburu alez osaturik dago. Liburuen bilduman Irun, Hondarribia, Hendaia, Gipuzkoa, Euskal Herria, artea edota pinturari buruzko liburuak aurki daitezke. Halaber, biografiak, entziklopediak, euskal gramatikari buruzko materialak, nobelak, ipuinak, olerkiak, politika, historia zein gizartearen inguruko aldizkari ezberdinak, DVDak, eta abar., aurki daitezke. Euskarazko zein erdarazko materialak aurkitu daitezke.
Bestalde ikasteko 5 mahai (20 lagunentzat) daude, eta interneteko 2 sarrera. Edozein kontsulta egin edo laguntzeko Irungo EGIk izendatutako arduradun bat dago bertan.
Liburutegiko bibliografi fondoa, web honetan ikus daiteken bezala, bertaratzen diren guztientzat ikusgai dago han dagoen ordenagailuan. Urte guztirako ordutegiak hauexek dira:
ASTELEHENAK, 18.30k-20.30era.
ASTEAZKENAK, 18.30k-20.30era.
OSTIRALAK, 18.30-20.30era.
LARUNBATAK, 11.00k-13.00era.
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS