
Ongi etorriak izan zaitezte Irungo EGIko atari honetara.
Irungo EGI (Euzko Gaztedi) EAJ-PNVren barnean kokatzen den gazte erakunde politikoa da eta hiru ipar-orratz nagusi ditu: NORTASUNA, GAZTERIA eta KONPROMEZUA.
NORTASUNA: Euzkadi/Nafarroa/Euskal Herriaren interes nazionalen defentsaz ari gara (“Euzkadi da Euzkotarron Aberria”). Mendeetan zehar, gure herriari lapurtutako askatasun eta burujabetza berreskuratzeko kontzientziazio lana behar-beharrezkoa da, INDEPENDENTZIA izanik bide bakarra. Independentzia zertarako? Gure izaera babestu eta sustatzeko zein, zalantzarik gabe, gizarte bezala HOBE BIZITZEKO. Horrez gain, IRUN den gure hiria ere irizpide dugu: ezaugarrietaz, historiaz, ohituretaz, izaera kolektiboaz… Irundar izateaz harro gaudelako. Horregatik, alternatiba politikoaren aldeko apustua egiten dugu, Irungo gazteok eta hiritarrek politikagintza berri bat merezi dugulako.
GAZTERIA: Gure belaunaldiak sufritzen duen norberekeria kezkaz ikusten dugu, elkartegintzara bueltatzea beharrezkoa izanik. Gazteriak dituen interesei bide bat eraiki behar zaie, administrazio gehienek gazteok ditugun kezka eta beharrei bizkarra ematen dietelako: etxebizitza, enplegua, kultura, aisialdia, kirola, garraio publikoak… Irunen Udalari kritika zorrotza egin behar diogu, azkeneko 15 urte hauetan gazteen alde ezer gutxi egin duelako: ezin da etorkizunezko hiririk planifikatu gazteria alde batera uzten bada. Horregatik, Irungo EGI gazteon kezka, behar zein proposamenak plazaratzeko bitarteko bat dugu, azken urteotan publikoki zein pribatuki egin dugun bezala.
KONPROMISOA: Zutaberik garrantzitsuena dugu. Erabat konprometiturik gaude EUZKADI eta IRUNekin, beti ere IKUSPEGI ETIKO batetik abiatuta. Aberri mailan, Giza Eskubide guztiak errespetatu behar dira, harro eta baketsu Aberriaren alde. Azkenik, Irun mailan hiritarren partaidetza sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea ezinbestekoa dela deritzogu.
Hauek dira Irungo EGIk dituen helburu eta konpromisoak. Egun, gure herriak garai latzak bizi ditu, eta orain inoiz baino gehiago, gazte jator eta konprometituak behar ditu. Azaldutako irizpideekin ados bazaude, ez izan beldurrik eta ZATOZ GUREKIN.
(Irungo EGI)
Guztion artean, egin dezakegulako.
GORA IRUN! GORA EUZKADI ASKATUTA!
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS