Udaletxeko Areto Nagusian izandako kargu-hartze ekitaldian, EAJ-PNVk bere hautagaia, Xabier Iridoy, aurkeztu zuen alkatetzarako.
2011-06-13 Irungo EAJ-PNV
Joan den larunbatean, ekainaren 11n, Irungo Udaletxeko 25 zinegotziek beren karguei hitz eman edo zin egin zieten Udaletxeko Areto Nagusian egindako ekitaldian. Banan-banan zinegotzi bakoitzak kargua hartu ondoren, alkatea aukeratzeari ekin zitzaion bozketa sekretuaren bitartez. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan ordezkaritza lortutako alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu zuen eta bertan inork gehiengo absolutua eskuratu ez zuenez, hauteskundeetan botu gehien jasotako alderdiko zerrenda-burua, Jose Antonio Santano, izendatu zuten Irungo Alkate.
EAJ-PNV Udal Taldea Xabier Iridoyk, Jose Enrique Corchonek, Ana Gayosok, Enrique Aizpioleak eta Josune Gomezek osatuko dute. Iridoyk adierazitakoaren arabera, “erronka handiak ditugu aurretik eta Irunerako berebizikoak direnak talde guztiok partekatzen ditugu”.
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS