Irungo EAJ Hasierara itzuli
HasieraAlbisteakZer berriEAJ-PNVk Irungo Aduana arratsaldez eta larunbat goizez berrirekitzea eskatu du Batzar Nagusietan

Zer berri

EAJ-PNVk Irungo Aduana arratsaldez eta larunbat goizez berrirekitzea eskatu du Batzar Nagusietan

Bidasoako batzarkide Eider Mendozak ebazpen-proposamena aurkeztu du, aduanako bezeroen arreta zerbitzuaren aurreko ordutegia ezarri dadin.

2011-09-16 Eusko Abertzaleak Batzarkide Taldea

Aduanetako, garraioetako eta politikako ordezkariak haserre dira Zerga Administrazioko Agentziak Irungo Aduana arratsaldetan eta larunbatetan itxita mantenduko duelako. EAJ-PNV batzarkide taldeak ebazpen-proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, non Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eskatzen dioten, aurtengo uztailaren 31 arte zegoen ordutegia berriro ezarri dadin; hots, arratsaldeetan eta larunbat goizetan zabal dezan.

Bidasoako EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak aurkeztu du proposamena, eta honakoa nabarmendu du: “Erabakia hanka sartze galanta da; izan ere, soilik kaltea sortzen du”. Mendozak azaldu duenez, “arratsaldetan eta larunbat goizetan aduanako ohiko tramiteak kentzea atzerapena eta kamioien geldiera baino ez du sortzen”. Ildo beretik, Eider Mendozak ondorengoa gaineratu du: “Itxiera mantentzearekin batera, enpresen kostuak nabarmen igotzen dira, eta, orobat, merkantziak arratsaldeetan irekita dauden beste aduanetara ari dira desbideratzen”.

Era berean, Eider Mendozak azpimarratu duenez, “lehiakorrak izateko eta lanpostuak sortzeko inoiz baino esfortzu handiagoa egin behar denean, Irungo langile zein enpresei, eta, ondorioz, bailarako ekonomiari, hainbesteko kaltea sortzen duen erabakia ezin dugu onartu”.

Honenbestez, Bidasoako batzarkideak aurkeztutako proposamena berretsi du, eta segidakoa goraipatu du: “Azkeneko urte honetan, nahiz eta krisia pairatu, Irungo Aduanan tramitatu diren esportazioak %3 igo dira; inportazioen igoera, berebat, %20koa izan da. Hori guztia Irun lehiakorra eta nazioarteko trafikoan erreferente izatea lortu duten operadoreei esker izan da; eta, gainera, lanpostu berriak sortu dira”.

-->

Agenda

 
atzera Maiatza 2012 aurrera
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Lagundu hobetzen

Lagundu hobetzen
Gure buletina jaso

Multimedia

Multimedia Flickr YouTube
Afiliatu zaitez!

eaj-pnv

EAJ-PNV

Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra

San Juan Harria Plaza, 1 20304 IRUN (Gipuzkoa) Tel.: 943 505 130 eaj.pnv@irun.org

Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS