2011-07-05 Irungo EAJ-PNV
Joan den maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean, PSEk hiruko gobernua osatzeko aukera mahaigaineratu zuen formula egokiena bezala, bat-etortze programatikoetan eta proiektu estrategiko handiak aurrera ateratzeko erakundeen arteko lankidetzan oinarrituz. EAJ-PNV, bere aldetik, hasieratik azaldu da elkarrizketarako eta alderdi sozialistaren proposamenak entzuteko prest.
Aste batzuetako kontaktuen ondoren –hasieran PSErekin bakarrik eta ondoren PSE eta PPrekin–, Irungo Eusko Alderdi Jeltzaleak oposizioan jarraitzeko eta, momentuz, Udal Gobernuan ez sartzeko bere erabakia jakinarazi du. EAJ-PNVtik adierazten duten bezala ‹‹argi dago 3 alderdien programak alderatzeko orduan bat-etortze ugari zeudela –baina baita desberdintasun programatiko azpimarragarriak ere–. Hala ere, negoziazio prozesu honetan ez gara programaren azterketa sakona egitera iritsi, EAJ-PNVk akordio programatikoa baino lehen Udaletxeko finantzen eta etorkizunera begira hauek eskaintzen dituzten aukeren diagnostiko bera partekatzea ezinbestekotzat jotzen baizuen. Ez gara diagnostiko hori partekatzera iritsi››.
Hain zuzen ere, etorkizuneko aukera horietan eta inbertsiorako gaitasuna berreskuratzean jartzen du EAJ-PNVk indarra.
Hiriarentzat proiektu estrategiko batzuk duten garrantziaz jakitun, EAJ-PNVk etorkizunean lankidetzarako aukerak zabalik utzi ditu.
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS