Irungo EAJ Hasierara itzuli
HasieraAlbisteakZer berriEAJ-PNV, Bildu, PP eta EB-Berdeak-eko IRUNVIko kontseilariek Oinaurreko obretara egindako bisitaldira gonbidatuak ez izanagatik beren haserrea erakutsi dute

Zer berri

EAJ-PNV, Bildu, PP eta EB-Berdeak-eko IRUNVIko kontseilariek Oinaurreko obretara egindako bisitaldira gonbidatuak ez izanagatik beren haserrea erakutsi dute

Joan den urriaren 7an egin zen etxebizitza eremu berrira bisitaldia eta alkateak eta bere gobernu taldeko kideek bakarrik hartu zuten parte, enpresa esleipendunetako arduradunekin batera.

2011-10-19

Pasa den urriaren 7an, Jose Antonio Santano alkatea eta bere gobernu taldeko hainbat kide Oinaurreko hirigintza-garapena bisitatzen izan ziren lehen pertsonan obren garapena ezagutzeko. Aipatu beharra dago, IRUNVI Elkarte Publikoko kontseilari gehienak ez zirela bertan egon, horretarako inolako gonbidapenik jaso ez zutelako.

Gertaera honek haserrea eragin du gonbidatuak izan ez ziren kontseilarien artean –Xabier Iridoy (EAJ-PNV), Oinatz Mitxelena (Bildu), Juana de Bengoechea (PP) eta Manuel Millan (EB-Berdeak)– eta guztiek alkate eta elkarteko presidenteari zuzendutako gutuna sinatu dute, non Administrazio Kontseiluko bilera deitu dezan eskatzen dioten formalki gonbidatuak ez izatearen arrazoiak eta ondorioak aztertzeko helburuz.

Oinaurreko 6.2.01 eremuko Zatikako Plana 2007ko urriaren 31n onartu zen aho batez eta, logikoa den bezala, kontseilari guztiek dute interesa obren garapenean. Ez dezagun ahaztu, Administrazio Kontseiluko kide bezala, estatutuetan esleitzen zaien kudeaketa-ardura dutela.

Azkenik, hauteskunde garaietan maiztasunez gertatzen ari diren “huts-egite” edo “ahazte” hauek berriro errepika ez daitezen eta korporatibo guztiek Udalbatzan onartutako proiektuen garapena ezagutzeko aukera izan dezaten eskatu dute Iridoyk, Mitxelenak, De Bengoecheak eta Millanek.

Material osagarria
-->

Agenda

 
atzera Maiatza 2012 aurrera
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Lagundu hobetzen

Lagundu hobetzen
Gure buletina jaso

Multimedia

Multimedia Flickr YouTube
Afiliatu zaitez!

eaj-pnv

EAJ-PNV

Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra

San Juan Harria Plaza, 1 20304 IRUN (Gipuzkoa) Tel.: 943 505 130 eaj.pnv@irun.org

Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS