Irungo EAJ Hasierara itzuli
HasieraAlbisteakGure ustezUrkullu: “Zinez uste dugu jardun demokratiko eta politiko zuzena dela egitasmo guztiak alderatzea"

Gure ustez

Urkullu: “Zinez uste dugu jardun demokratiko eta politiko zuzena dela egitasmo guztiak alderatzea"

2011-06-07 EAJ-PNV

EAJ-PNVren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “hauteskunde kanpaina osoan EAJ-PNVk gizarte aurrean azaldu duen diskurtsoa hiru konpromisoren inguruan egituratu du”. “Lehena, egitarau, proposamen eta egitasmo zehatzak. Egitasmo bat aurkeztu dugu eta erakunde guztietatik defendatzeko konpromisoa hartu dugu. Bigarrena, aldi berrirako akordioak. Blokeak, fronteak eta itun itxiak iraganekoak dira eta atzean utzi behar ditugu. Inoren kontra ez hitzartzeko eta bloke-politika ekiditeko konpromisoa hartu dugu. Eta hirugarrena, biziberritze ekonomikoa eta enplegua dira euskal gizartearen lehentasuna. Egiteko dugun gaitasuna, gure jakin eta egin aurkeztu dugu euskal gizartearen lehen kezkari erantzuna emateko xedearekin. Gure konpromisoa da erakunde guztietatik biziberritze ekonomikoa eta enplegua sustatzeko ekimenak garatzea”.

Urkulluk azaldu duenez, “azken urte biotan, EAJ-PNVk erakundeen eta aurrekontuen egonkortasunaren aldeko apustu argia egin du EAEko erakunde guztietan. 2009ko irailean eskaini genuen bi urtetan mantendu izan den egonkortasun ituna”. “Orain, berriz ere egiten dugu egonkortasunaren aldeko apustu sendoa. Beharrezko jotzen dugu hau, aurrez aurre ditugun erronka ekonomikoei eta normalizaziorako aukerei begira”.

Azpimarratu du baita EAJ-PNV dela “EAEko lehen indar politikoa, euskal gizartearen gehiengoaren babesa jaso du. Topaketak mantendu ditugu indar politiko guztiekin, eta guztiei azaldu diegu gure egitasmoa eta gobernatzeko ditugun lehentasunak”.

“Azken egunotan, ordezkaritza duten alderdi politikoekiko bilerak mantendu ditugu, eta konpromiso hauen berri eman diegu. Indar politiko guztiek lehen eskutik ezagutu dute gure egitasmoa eta gure egitaraua. Era berean, ezagun dute inolako alderdi politikoen bazterketa bilatzen duen bloketan ez sartzeko dugun asmoa.Argi daukagu Euskadin zerbait aldatu dela, eta guk aldaketa hori bultzatzen jarraituko dugu”.

Bukatzeko adierazi du, “fronte eta bloke politika gainditu nahi dugu. Egitasmo zehatza aurkeztu dugu. Alderdi politiko guztiekin hitz egiteko gaitasuna dugu. Konpromisoa dugu egonkortasun instituzional,ekonomiko eta politikoarekin. Euskal gizarteak bere babesa eman digu. Lehen indar politikoa gara. Honek guztiak eramaten gaitu erakunde publiko guztietan gure hautagaitzak aurkezteko erabakia mantentzera, hortaz, datorren larunbatean, gure hautagaiak aurkeztuko ditugu EAEko Udal guztietan. Era berean, Herrialde guztietan gure egitasmoak eta gure hautagaiak aurkezteko erabakia hartu dugu. Zinez uste dugu jardun demokratiko eta politiko zuzena dela egitasmo guztiak alderatzea. Beharrezko jotzen dugu Aldundiak gobernatzeko aukera duten Alderdiek hiritarren aurrean herrialde bakoitzerako duen proposamen zehatza azaltzea”.

-->

Agenda

 
atzera Maiatza 2012 aurrera
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Lagundu hobetzen

Lagundu hobetzen
Gure buletina jaso

Multimedia

Multimedia Flickr YouTube
Afiliatu zaitez!

eaj-pnv

EAJ-PNV

Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra

San Juan Harria Plaza, 1 20304 IRUN (Gipuzkoa) Tel.: 943 505 130 eaj.pnv@irun.org

Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS