Irungo EAJ Hasierara itzuli
HasieraAlbisteakGure ustezIņigo Urkullu Donostiako Bake Konferentziaren inguruan

Gure ustez

Iņigo Urkullu Donostiako Bake Konferentziaren inguruan

2011-10-18 EBB

Bizi dugun une hau, bereziki garrantzitsua da gure Herriarentzat. Indarkeriak kolpatuak izan garen berrogeita hamar urte hauen buruan, atzamar puntez uki dezakegu gogo biziz desio dugun bakea. Asko sufritu dugu, gehiegi. Izu ikarak eta bidean geratu diren hainbeste biktimek utzi dizkiguten ondorioek gogoa berotu behar digute , gaurkoan bizi dugun itxaropen hau bete-betean gauzatu dadin.

Atzokoan, Donostian, mundu mailako agintari prestigiodunak gurekin izan ziren Konferentzia batean. Atzoko topaketaren helburu bakarra izan zen Herri hau mehatxatzen duen gatazka konpontzea. Atzoko adierazpenean gogora ekarri nuenez, gu gara mendebaldeko Europako toki bakarra, non asmo politikoko dinamika terroristak irauten duen. Baina orban hori, ezabatu egingo da.

Atzo, ETAri eskatu zitzaion behin betiko amaitzea.

Hori da garrantzizkoena. Bere amaiera egiaztatzea eskatu zitzaion. Ordainketa politikorik gabeko amaiera. ETAri baino ez zaio aurre baldintza hau eskatzen eta exijitzen. Atzokoan, biktimen papera aldarrikatu eta aitortu zen. Atzokoan azpimarratu egin zen , politika alderdi politikoei baino ez dagokiela. Eta atzokoan, azpimarratu egin zen ETAren negoziaketa esparrua “arlo teknikoa” izan daitekeena baino ez dela; eta beti, bere bortxazko jardueraren behin betiko amaiera adierazi ostean. Onartu den agiri hau, hainbat eratara interpreta daiteke. Baina orokorrean azaltzen egiten du 50 urteko terrore eta sufrimenduarekin nola amaitu, ordainetan kontzesiorik egin gabe. Guk komunikatu hori geureganatu egiten dugu, osoan eta egindako orden berean. ETAri exijitzen diogu gauza bera egin dezala. ETAk lehen puntua ñabardurarik gabe onartzen badu, gainerako proposamenetarako bidea zabalduko da.

Atzokoan ez zen ezer amaitu, baina atzo aurrera egin genuen.

Ezker abertzaleak gorbata jantzi zuen. Aldaketarako ikurtzat jo genuen. Iragana gainditu nahi dutelakoan eta bide berria hasi nahi dutelakoan. Bide hori garatzen joan daitezen animatu nahi ditugu, atzera bueltarik egin gabe, eta inork “ atzera egitera” derrigortu gabe. Amaitua da antzezpenen garaia. Asko gara Euskadin eta Euskaditik kanpo konprometitu garenak, ezker abertzaleak ziaboga hau egin zezan. Oraingo honetan, ezker abertzaleari dagokio ETA desarmatzea.

Atzokoan, Euskadiko Alderdi Sozialistak Konferentzian parte hartu zuen. Oso ondo baloratu genuen. Parte hartzea, entzutea eta eztabaidatzea dira beti beharrezko jarrerak , eta une honetan ezinbestekoak dira.

Alderdi Popularrari dagokionez, itxaropen bat adierazi nahi dut: alderdi horretako buruek gaur pribatuan adierazten duten jarrerak apurka-apurka nagusitzea. Konbentzituta nago Alderdi Popularra ere badagoela prozesu horretan laguntzeko prest. Eta guk ahal dugun guztia egingo dugu hala izan dadin.

Bakea orain.

Atzokoan, aho bateko ondorioa eman zen Konferentzian: leihoa zabaldu egiten da ETAri behin betiko amaiera eskatzeko. Hauxe da lehena: bakea orain. Inoiz ez da krimena justifikatzeko arrazoirik izan. Ez da egon Euskadiren izenean, ezta askatasunaren izenean ere. Horren aurrean, heriotza, estortsioa eta izua bidelagun izan ditugu urte luze hauetan, gainean izan dugun harlauza jasanezina izan da. Batzuek pentsatuko dute agian hainbesteko minaren ondorioz, sorgor bilakatu garela, ez dugula gehiago min hori sentitzen. Ez da egia. Biktimen, sakrifikatuen eta ankerkeri honek eragindako kaltetuen oroimenak bakea erdiesteko asmo horri lotzen gaitu. Herri honentzat nahi duguna da, bidegabekeriaren zigorra ordainduko duten biktima, sakrifikatu eta kaltetu gehiagorik ez izatea.

EAJk euskal gizarte osoari luzatzen dio deia.

Herri honetako emakume eta gizon zintzoei zuzendutako deia. Gazte eta Nagusiei. Langile eta enpresariei. Euskal abertzaleei eta Euskal Nazioaren egitasmoarekin identifikatzen ez direnei. Denentzako deia egiten dugu, gure etorkizunarentzat funtsezkoak diren une hauetan, denon artean, indar biziz ETAri exijitu diezaiogun gure bizitzatik berehala desagertzea. Berriz mugitzeko unea iritsi da bake garaia exiji dezagun. Horregatik, ETAri eskatu diogu bere amaiera iragarri dezala.

-->

Agenda

 
atzera Maiatza 2012 aurrera
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Lagundu hobetzen

Lagundu hobetzen
Gure buletina jaso

Multimedia

Multimedia Flickr YouTube
Afiliatu zaitez!

eaj-pnv

EAJ-PNV

Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra

San Juan Harria Plaza, 1 20304 IRUN (Gipuzkoa) Tel.: 943 505 130 eaj.pnv@irun.org

Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS