2012-01-26 EAJ-PNV Udal Taldea
Xabier Iridoy EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak, Udalbatzan oso argi geratu ez ziren gai batzuk zehaztu nahi izan ditu gaur goizean, hiri garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuaren aldaketari buruz.
«Atzoko Udalbatzan, gure taldeak Aldundiko ordezkariekin Bozeramaile Batzorde bat egitea eskatu zuenean, ez zen gobernuak jada esan diguna berriz errepikatzeko izan, bere hitzez fidatuko ez bagina bezala. EAJ-PNVk nahi duena da, hain zuzen ere, gobernuak eman ez duen informazio hori guztia, bai beraiek ere ez dutelako –kasu horretan, arduragatik ezagutu beharko lukete–, bai helarazi nahi izan ez digutelako –larria izango litzatekeena–, ezagutu» adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak. Ez dugu alkatearen azken adierazpenen asmoa epaituko, baina guk eskatu genuen Bozeramaile Batzordearen helburua argituko dugu».
Bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du, Udalbatzan, jada, adierazi zuela ez zitzaiola «batere serioa» iruditu gai hau nola eraman zuten Osoko Bilkurara. Bere ustez, ez da nahikoa helarazitako informazioa, behinik behin, proposamena ona dela sinestarazi nahi badigute eta gure babesa ematea nahi badute». «Gobernuak hurbiltasun handiagoa erakutsi behar du, duen informazio guztia helarazi behar digu guk denborarekin azter dezagun –eta ez Udalbatzaren egunean bertan, batzordean eskatutako plano batzuekin gertatu zen bezala−» jarraitu du Iridoyk. «Zentzu horretan, gobernuak bere errealitatea zein den onartu eta jarrera aldatu behar du» azpimarratu du zinegotzi jeltzaleak.
Era berean, hain gai sentibera ez dela beharko lukeen seriotasunez jorratu azaldu du. «Momentu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatzen duenari buruz ofiziala ez den informazioa jaso dugu, zerbitzu orokorrean eragiten duen informazio garrantzitsua. Ez dakigu gobernuak ezagutzen duen ala ez, baina guk behintzat ez dugu beraiengandik jaso» salatu dut Iridoyk.
Azkenik, hau ez dela bere taldearen lana egiteko modua azpimarratu du Xabier Iridoyk, «guk informazio ofizialarekin egiten dugu lan» adierazi du.
Irungo EAJ-PNV · EAJ-PNV de Irún | Lege oharra
San Juan Harria Plaza, 1 ∙ 20304 IRUN (Gipuzkoa) ∙ Tel.: 943 505 130 ∙ eaj.pnv@irun.org
Kale Nagusia, 11-1 ∙ 20304 IRUN ∙ Tel./faxa : 943 24 30 48 | batzokia@eaj-pnv-irun.com | RSS