| |
EAJ-PNVren gazte erakundea da.
EGIk bere burura euskaldun, demokratiko, anitza, partehartzaile eta humanista bezala jotzen dute. Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak. Haien lan eremua gazteria izanik Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea dute helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute.
Irungo EGIk bere burura irundar, euskaldun, demokratiko, anitza, partehartzaile eta humanista bezala jotzen dute. Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak. Haien lan eremua gazteria izanik Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea dute helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute.
GAZTEDI SOZIALISTEI ERANTZUN DEFINITIBOA (2007ko Urria)
Ante la última respuesta recibida desde las Juventudes Socialistas mediante nota de prensa y ante el cariz y el tono de la misma Irungo Euzko Gaztedi quiere declarar lo siguiente:
Como organización político-juvenil del Partido Nacionalista Vasco de Irun, desde nuestra independencia, tenemos adquirido un firme compromiso con la juventud y la ciudad de Irun en su conjunto y nadie nos va a marcar los pasos a dar y las actitudes a tomar ante distintos temas que se puedan plantear. Nosotros, miembros del Partido Nacionalista Vasco, defenderemos siempre la postura y los intereses generales de la juventud y la Ciudad desde el respeto, el diálogo y el trabajo. Más de 40 años de historia de EGI en Irun dan cuenta del trabajo y de la lucha por sacar adelante un proyecto que nos une.
Por todo lo anterior, EGI siempre respaldará públicamente las actitudes y decisiones que tomen los cargos públicos pertenecientes al Partido Nacionalista Vasco y respetará las instituciones y los cauces determinados. Entendemos que la demagogia, el insulto y la mentira interesada no son las formas ni el talante de esta organización.
Queremos dar por zanjada la polémica suscitada con las Juventudes del Partido Socialista Obrero Español de Irun.
Vienen tiempos importantes para nuestra Ciudad y nuestro País y, desde nuestro compromiso y firme respaldo a las instituciones, EGI seguirá trabajando y luchando por una sociedad más justa, equilibrada y en paz. Todo el que comparta este objetivo nos encontrará a su disposición y abiertos al diálogo desde el respeto. Trabajaremos por que la Ciudad de Irun sea un referente y modelo en nuestro País y también por que tome parte en las decisiones políticas que harán de Irun y de Euskadi en su conjunto una sociedad dueña de su futuro y acorde a las necesidades del siglo XXI.
GORA IRUN!
GORA EUZKADI ASKATUTA!
|
|
|
Euzko Gaztedi-Juventud Vasca Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an, Sabino Arana EAJ-PNV eta Euzko Abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren hiru hilabete garrenean.
EGIren sorreraren arrazoia, Sabino Aranak sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.
Bere sorreran Euzkadiren askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau abertzaletasunaren aldeko taldeen atean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.
Handik aurrera gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik euskotar gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena.
Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen. Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak.
1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen, GUDARI aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.
Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batetan hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela Juan Queralti (“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustrtzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik Picassoren Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen.
Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik. EGIren ekintzak gehitu egiten dira, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen, Burgosko Katedraleko punturik altuenean ikurriña bat jarriaz Hispanitate egunean, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.
Zorionez, 1975an Franco hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euzkadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok torturak eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren.
1977an herrien Europaren barnean Euzkadi askatu bat lortzeko oinarria lortu zen, Gernikako Estatuta hain zuzen ere. Argi utziaz Estatutu hau ez zela sekula helmuga bat izango baizik eta Euskadiren burujabetasuna lortzeko tresna. Ordutik ona, Euzkadi bere eguneroko lanekin aurrera joanda, EITB, Euskal Erakundeak, etabar sortuz, Euzkadi askatu bat lortzeko bidean.
Eguna heldu da, beraz gazte guztiok Euzkadi askatu eta aurrerakoi baten aldeko lanari ekiteko. Nahiz eta batzuk aurka egin, guztiok lan egiteko eguna heldu da. Horregaitik bere jarrera demokratiko eta abertzaletik EGIk bere lanean jarraituko du, gure aberri hau gehiengoak nahi dugun bezala izan arte: Askatu eta Aurrerakoia, mota guztietako ideiak eta kulturak errespetazen dituena. Eta hau gazte, zuri ere badagokizu.
Euskal Herriak aberri bat osatzen du, errealitate historiko, politiko, linguistiko eta kultural amankomun batekin. Ezin ahaztu, Trebiño, borondatez eta eskubidez Arabaren zati bat izango litzatekeena. Horrela ulertu eta defendatzen dugu gure herria eta ez dugu inongo inposaketarik onartzen, ez eta inongo inposaketarik erabiliko, hauetako lurralde bat bera ere gureganatzeko.
Bestalde ere, gure lana da, lurralde osoan kontzientzia nazional argi bat egotea, baina lan horretan ez dugu inongo indarkeri zein bortxaketa biderik erabiliko. Gure leloa bakea eta independentzia da, batak bestea ekarriko digulako eta gure izatean ez delako bata bestea gabe ulertzen.
"Gaztea bazara ...
Zure aberria Euskal Herria dela uste badezu ...
Euskal hizkuntza euskara dela uste badezu ...
Euskal Herria Europa aske batean egituratu behar dela uste badezu ...
Askatasuna maite badezu ...
Edozein diktaduraren aurka bazaude ...
Drogak gazteria mugatzera zuzendutako bidea dela uste badezu ...
Zu ere EGI-koa zara"
Egikideok, EAJ-PNVren gaztedia gara, beraz, bere ideologiarekin bat egiten dugu. Herriz herriko antolamendu mota dugu, eta zuk ere gurekin lan egin nahiko bazenu, zure herriko batzokira urreratu edo gurekin harremanetan jarri.
Gazteak gara eta teknologia berriak erabiltzen ditugu, sar zaitez EGIko web orrialdean: www.euzkogaztedi.org
GORA EUZKADI ASKATUTA!!
|
|