EAJ-PNV IRUN Irungo EGI Nabartenea Udaletxea eta Berriak Agenda Afiliazioak Link-ak Afiliatuak [eusk]   [cast]   [fr]      

IRUNGO EGI

IRUNGO EGI


AGURRA

Ongi etorriak izan zaitezte Irungo EGIko webgune xume honetara.

Gizartean bizi ditugun garaiak zailak eta korapilotsuak dira. Konpromezuaren balorea krisi sakon batean sartuta dago eta gazteak, gizartearen kolektibo handi eta garrantzitsu bat izanik, etorkizunaren jabeak, ez gara krisi horretaz libratzen.

Hala ere, burutzen dudan taldean “konpromezu” hitza gustoko dugu. Baina ez da airean geratzen den teoria soil bat, baizik eta konpromezu hori praktikara eta egunerokotasunera eraman nahi dugu.

Irungo gazteekin gaude konprometituak. Horregatik, gogor kritikatzen dugu Udalaren kudeaketa-eza gazteekiko. Zer egin du Irungo Udalak azkeneko zortzi urteetan gazteen alde? Ezer ez. Egoera honi buelta eman behar diogu denen artean.

Irun maite eta defendatzen dugu. Gure hiria, gure herria delako. Bere ezaugarrietaz harro gaudelako, bere historiaz, bere ohituretaz, bere izaera kolektibotaz.

Azkenik, Euzkadi/Nafarroa/Euskal Herriarekin gaude maiteminduak. Honen askatasuna, burujabetza eta independentzia defendatzen eta exijitzen ditugu, Euskal Estatua berreskuratu arte. Euskaldunok gure Estatu egitura propioa izan genuen, Nafarroako Erreinua, eta hori ezin dugu inolaz ere ahaztu. Gainera, Euskara da gure hizkuntza eta Sabino Aranak esan zuen bezala: “Euzkadi da Euzkotarron Aberria”. Europako Herririk zaharrena gara eta gure eskubideak gogor eta tinko defendatu behar ditugu.

Konpromezu hauekin ados baldin bazaude, Irungo EGIn parte har dezakezu. Animatu eta bidaliguzu e-mail bat. Irun eta Euzkadi gure altxorrik politenak direlako!

GORA IRUN!
GORA EUZKADI ASKATUTA!


LANDER UGARTEMENDIA MUJIKA
Irungo EGIko Lehendakaria



irungoegi@hotmail.com