EAJ-PNV IRUN Irungo EGI Nabartenea Udaletxea eta Berriak Agenda Afiliazioak Link-ak Afiliatuak [eusk]   [cast]   [fr]      

EAJ-PNV IRUN

EAJ-PNV IRUN


AGURRA

Kaixo laguna:

Ongi etorria izan zaitez Irungo EAJ-PNVren web orrialdera.

Tresna hurbil eta azkar horren bitartez, Alderdia gizaldiak egin dituen teknologia berriekin bat datorrela ikus dezakezu.

Beraz, iraganaz gain gerora begiratzen duen Alderdia garenez, Irungo ikuspuntik, eguneroko lehentasunez aparte, bi erronka nagusi ditugu datozen urteetarako:
Alde batetik, abertzaletasuna indartu eta zabaltzea; eta, bestetik, euskararen erabilera areagotzea.

Abertzaletasuna Aberri guztian eta, nola ez, Irunen ere nagusi izatea nahi dugu.

Horretarako, azken hogeita bost urteetan lortutako arrakasta egiaztatu nahi dugu Irunen. Era horretan, iraganean lortutako Nafarroako estatu euskalduna berreskuratzea dugu gure politikaren ardatza. Beraz, egun estatu frantses eta espainolak hiru eremu juridiko-administratiboetan banatua duten gure lurraldearen batasuna lortu arte ez dugula etsiko, jakin ezazu.
Baina, gainera, guk herritar askeen herri askea nahi dugu. Obanoseko Nafar Biltzarretako “Pro Libertate Patria Gens Libera State” leloa gurea egiten dugularik.

Abertzaletasunaren auziarekin batera, Irunen euskarak bizi duen egoerak kezkatzen gaitu. Egun, gure hizkuntza egoera zailean dago. Egia da, geroari begira, gazte guztiek ezagutzen dutela, baina erabilera murritza da. Beraz, Irun benetako herri euskalduna izatea nahi badugu, ezinbestekoa zaigu euskararen ezagutza eta erabileraren arteko haustura hori konpontzea.
Horretarako dagoeneko martxan daukagu Alderdi barnean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Lehen Plana. Asmo horrekin, Alderdi barnean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Lehen Plana, Batzokitik hirira zabaltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.


Katea ez da eten. Zirelako gara, eta garelako izango dira.

Jaso ezazu besarkada bero bat,


Mikel Aristegi Pérez
Irungo Uri Buru Batzarreko Lehendakaria.


 
lehendakaria@eaj-pnv-irun.com